Hamaika kantu bakarrean
Jon Maia bertsolari eta sortzaileak 'Kantu bat gara' ikuskizuna egingo du gaur, 20:30ean, Beasaingo Usurbe antzokian.
Jon Maia bertsolari eta sortzaileak Kantu bat gara ikuskizuna egingo du gaur, 20:30ean, Beasaingo Usurbe antzokian, Udazken kulturaleko zikloaren barruan. Ez da bakarrik ariko, Gorka Hermosa, Nacho Soto, Pello Ramirez eta Nerea Quincoces izango baititu lagun oholtzan. Sarrerak 12 euroan, leihatilan eta Kutxabanken.