Ibili munduan taldearen kontzertuak itxiko du Legazpiko Azaroan Musika zikloa
Garikoitz Mendizabalek, Aitor Furundarenak, Angel Unzuk eta Iñaki Telleriak osatzen dute laukotea.
Azkenera iritsi da Azaroan Musika zikloa Legazpin. Ibili munduan proiektu musikalaren emanaldia izango da, igandean, hilak 27, Latxartegi aretoan, 12:30ean.
Ibili munduan da Euskal Herriko lau musikari handik sortu duten proiektua: Garikoitz Mendizabal,txistua; Aitor Furundarena, eskusoinua; Angel Unzu, gitarra; eta Iñaki Telleria, perkusioa.
Oraingoan, munduan zehar bidaia musikal bat egitea erabaki dute. Herritarrak gonbidatuta daude, azken proiektu honetan ekarriko dituztenak ezagutzera. Emanaldia, doakoa izango da.