Indarkeria jasan duten emakumeek hartuko dute hitza
GAINTZA // Volar dokumentalaren emanaldia antolatu dute gaurko, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko egunean. Indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu ikus-entzunezkoak. Emakundek ekoitzi zuen, eta haren bidez ekarri dute Gaintzara. Udaletxeko aretoan izango da emanaldia, ostiralean 19:30ean. Ondoren, 20:30ean, dokumentaleko protagonista batzuekin solasaldia egingo dute, mokadutxoa janez












