Nanoteknologia inguruko hitzaldia emango du Jose Maria Pitarkek
Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiak antolatutako Azaroan Zientziaroa zikloko azken hitzaldia izango da. Ohi bezala, Igartzako jauregian da hitzordua.
Bukatzear Azaroa Zientziaroa zikloa. Gaur arratsaldean, laugarren saioa izango da, Igartzan, 19:00etan, eta Jose Maria Pitarke izango da gonbidatua. Nanoteknologia izango du hizpide Pitarkek.
Jose Maria Pitarke de la Torre euskal fisikaria da. EHUko Materia Kondentsatuaren Fisika Saileko katedraduna eta nanoGUNEko zuzendari nagusia da, baita Elhuyar fundazioko presi- dentea ere.