Patxi Saez: Justiziaren mailupean
Espainiako inperialismo linguistikoak, demokrazia izeneko azken 40 urteotan, botere judizialaren bidez, euskara auzibidean jarri du etengabe, eta erreinuaren errainuan dauden epaitegietako zurezko mailuak astinduz gure hizkuntzaren aurrerabideari mailukada bat baino gehiago eman dizkio.
Euskara jagoteko eta sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egun ezarrita dugun legediaren paradigma aldaketa behar dugu, azken 40 urteotan bezala justiziaren mailuak behin eta berriro jo ez gaitzan.
Euskal Herrian euskararen erabilera arautzeko onartu zen lehenengo legeak 40 urte bete behar ditu hil honetan bertan (azaroaren 24an). Eta, gogora dezagun —ez dezagun ahaztu— oraindik ere, XXI. mendean, euskarak ez duela legezko ofizialtasunik Euskal Herri osoan (ez du erabateko ofizialtasunik Nafarroako lurraldearen zatirik handienean —nafarren % 90 bizi da bertan, 600.000 nafar— eta Ipar Euskal Herri osoan ere, ez dauka, eta ez du inoiz izan, inolako lege aitortzarik). Beraz, XXI. mende hasierako Euskal Herrian urruti gaude oraindik gure lurraldearen luze zabalean gure hizkuntzaren bete-beteko erabilera normalizatua ekarriko duen legedi bat izatetik.
Artikulu osoa GoiBerri.eus webgunean.