Ezkio-Itsason irristaketa ikastaroa antolatu dute, Gabonetarako
Izena emateko epea zabaldu du udalak. Ikastaroa abenduaren 26tik 30era izango da, bi ordutegitan.
Ezkio-Itsason irristatzen ikasteko ikastaroa antolatu du udalak. Gabon astean, abenduaren 26tik 30era, egunero izango da. Bi ordutegi daude aukeran: 16:00etatik 17:30era, edo 17:30etik 19:00etara. Bi talde bereizteko asmoa dute: lehenengoa hasi berrientzat, eta bigarrena aurreko taldeetan ere ibilitakoentzat.
Izena emateko epea zabalik da. Abenduaren 17rako apuntatu beharko da, udaletxera hots eginda (943 72 13 03). Helduek 50 euro ordainduko dute, eta haurrek 30 euro. Bost urtetik gorakoentzat da.
Patinak norberak bereak eraman beharko ditu, baita kaskoa ere (derrigorrezkoa da erabiltzea). Ikastaroa egin dadin, gutxienez hamar laguneko taldea bildu behar da; gehienez, 15 onartuko dituzte.