Olaberriko jubilatuak Lodosara joango dira egunpasa
Urbaundi jubilatu elkarteak abenduaren 14rako antolatu du txangoa. Izena aste honetan eman behar da.

Olaberriko Urbaundi jubilatu elkarteak Nafarroa hegoaldera txangoa antolatu du, bertako bazkide eta herriko erretiratuentzat. Lodosa herrira joango dira; Peron kontserba fabrika bisitatuko dute lehenbizi, eta ondoren herrian bueltatxoa emango dute, eliza (gidari batekin) eta merkatua ikusiz. Bazkaria Azagrako ostatu batean dute.
Abenduaren 14an, 08:00etan abiatuko da autobusa Olaberria gainetik (Arrietako biribilgunea), eta Ihurre auzoko etxabeheetan 08:05ean hartuko ditu hangoak. Urbaundi elkarteko kide direnek 30 euro, eta gainerakoek 35 ordaindu behar dute. Izena abenduaren 2rako (ostirala) eman behar da.

Lodosako plaza.