'Printzesak kontu kontari' ipuin kontaketa egingo du Maider Galarzak etzi
Udal Liburutegian izango da, 18:00etan.
Legorretako Udaleko kultura sailak antolatuta, Maider Galarza aktore eta narratzaileak Printzesak kontu kontari ipuin kontaketa saioa eskainiko du asteazkenean, Legorretako Udal Liburutegian, 18:00etan. 5 urtetik gorakoei zuzenduta dago.
Honela aurkeztu dute saioa: “Zer behar da printzesa izateko? Gaztelu batean bizitzea? Gurasoak errege izatea? Soineko erraldoiak eta koroa janztea? Edota, portaera ezin hobea izatea? Inondik inora. Benetazko printzesak edonon bizi daitezke, nahi bezala jantzi, nahi bezala jokatu eta edozein familiatatik etor daitezke. Hori bai, printzesa on bat izateko, ezin bestekoa da ausarta, zintzoa, askea eta umoretsua izatea. Holakoxeak dira, hain zuzen ere, ipuin saio honen protagonistak”.