Xabier Simon: «Esango nuke %75 inguru izaten dela euskaraz egiten duguna»
Olaberriko Landu kooperatibako presidenteak azaldu duenez, inguruko enpresekin zein atzerrikoekin egiten dute lan. Bertakoekin euskara erabiltzen dute. «Dakitenekin euskaraz hitz egiten dugu, eta lantegian behintzat horrela egiten dugu». Euskaraldian ere, beraz, euskaraz hitz egiten segiko dute, egunerokotasunaren parte baita haientzat.
Langileak bertakoak direnean normaltasunez darabilte euskara, eta Euskaraldiak ez du aldaketarik ekarriko haientzat. Lanerako beharrezko dokumentuak edota korreoak euskaraz izaten dira bezeroa euskalduna denean: «Gertukoak edo ingurukoak direnean, planoak, dokumentuak eta abar euskaraz azaltzen dira. Esango nuke %75 inguru izaten dela euskaraz egiten duguna».
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.