Amiantoaren biktima baten familiak kalte ordainak eskatuko dizkio CAF enpresari, bihar egingo den epaiketan
Mediku txostenare arabera, legeak onartzen duena baina burdin arrasto gehiago zuen 2021eko martxoan hil zen Urbano C.P.k. Asviamiek elkarretaratzea deitu du epaitegiaren aurrean.
Donostiako Lan Arloko 5 zenbakiko Epaitegian, Urbano CPren familiak aurkeztutako CAF enpresaren aurkako kalteen erreklamazioa epaituko da bihar goizean. Urbano, 2021eko martxoaren 6an hil zen biriketako asbestosiaren ondorioz. Arnasketa aparatuko gaixotasun hori zuen eta ASVIAMIE elkarteak helarazi duenez “arnastutako amiantoaren ondorio da”. 1958ko apiriletik 1999ko irailera bitartean Beasaingo CAFen muntaketa sailean muntatzaile gisa lan egin zuen. Heriotzaren ondoriozko kalte-galerengatik, 148.311,25 euro eskatzen dizkio familiak CAF enpresari. Asviamie elkarteak babes osoa erakutsi nahi dio familiari epaitegiaren aurrean elkarretaratzea eginda. Horrelako kasu gehiagorik izan daitezen, babes neurri zorrotzak ere exijituko dituzte. Elkarretaratzea, 10:20an izango da.
2019ko azaroaren 18an, biriketako asbestosia diagnostikatu zioten Urbano CPri, Osakidetzaren Donostiako Ospitalean. Asviamie-tik jakinarazi dute, “Amianto-azterketaren txosten medikoak jasotzen duenez, Kataluniako Vall de Hebron ospitalean 2019ko abuztuaren 28an Urbano CPri egindako probaren ondoren, burdin partikulen kopurua 1,13 CF/ml BAL zen. Aurkitutako kopuru horrek amiantoagatiko lanbide-gaixotasuna eragin lezake; nazioartean onartuta dagoen kopurua 1 CF/ml BAL da.
Asviamiek zerrendatu du, “2021eko otsailaren 12an, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpenean, lanbide-gaixotasuna aitortzen diote, eta ezintasun absolutua eta pentsioaren hobekuntza ematen dizkiote”.
2020ko azaroaren 24an, Osalanek jakinarazi zuen, CAFek Euskal Autonomia Erkidegoko amiantoaren eraginpean dauden langileen zerrendan sartuta zegoela Urbano CP. Osalanen txosten horren arabera, langilea amiantoaren eraginpean egon zen CAF enpresan zerbitzuak eman zituen aldian, eta Osalanek ondorengoa ondorioztatu du: Enpresak, 1. taldean sartu zuen, hau da, amiantoaren eraginpean egon zitezkeen langileen zerrendan, 1963-1973 aldian, ibilgailuen amiantoaren lan osagarriak egin zitzakeelakoan. Horregatik, posibletzat jotzen da Urbano CP amiantoaren eraginpean egon izana CAFen.
Horrekin guztiarekin, Urbanok, 41 urtez lanean amianto-zuntzen gehiegizko esposizio inkontrolatu eta jarraitua jasan zuela ziurtatzen du Asviamiek txosten medikuetan oinarrituta. Era berean, enpresak inolako prebentzio-neurririk hartu ez izana salatu du amiantoak kaltetutakoen elkarteak, hala nola, zuntzen ingurumen-ebaluazioa egiteko edo asbestosia arnas gaixotasuna izateko arriskua murrizteko beste neurri batzuk hartzeko. Aitzitik, nabarmendu dute, “CAFen erabilitako lan-sistemak eraginkortasunez laguntzen zuela lan-giroan mikro-fibrak alferrik eta modu zoroan igortzen”.
Gauzak horrela, biharko deitu duten elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.