Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Goierri garaiko udalerrientzako indarkeria matxistaren aurreko arreta-protokolo berritua aurkeztu dute

Legazpi
Gizartea

Dokumentuaren berrikuspenak indarkeria matxista jasandako emakumeei orain arte egiten zitzaien arreta hobetzeko helburua du

Protokolo berrituaren aurkezpenera gerturatutako udal agintariak eta teknikariak
2022/11/29
Tere Madinabeitia

Atzo aurkeztu zuten Urola Garaiko indarkeria matxistaren aurreko arreta-protokolo berritua, Urretxuko Pagoeta eliza zaharrean egindako ekitaldi batean. Ekitaldia publiko orokorrari zuzenduta zegoen, baina udal agintariak izan ziren nagusi.

Aurkezpenean Urola Garaiko berdintasun teknikaria den Esti Ripak eta protokoloaren berrikusketan lan egin duen Sortzen Aholkularitzako Maialen Intxaurtzak parte hartu zuten. Ripak protokoloaren ibilbidea aztertu zuen, eta Intxaurtzak dokumentu berrituaren zertzeladak azaldu zituen.

2012an sortua
Urola Garaiko Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko protokoloa 2012an osatu zuten Urola Garaiko Mankomunitateak, elkargoa osatzen zuten lau udalek, Ertzaintzak eta Osakidetzak, eta erakunde guztien ordezkarien sinadurarekin sartu zen indarrean.

Ordutik, 2016an lehen ebaluazioa egin arte egon da martxan arreta protokolo hori, eta horren baitan osatu zen mahai teknikoa. 2021ean bigarren ebaluazio bat abiatu zuten inplikatutako erakundeek, protokoloa berriz ere martxan jartzeko helburuarekin. Aurrekoan bezala, oraingoan ere, lan horren lidergoa eta koordinazioa Urola Garaiko Berdintasun Arloak eraman zuen, Sortzen Aholkularitzaren laguntza teknikoarekin.

Azken ebaluazio prozesu honetan ere 2012an protokoloa sinatu zuten erakundeetako ordezkariek parte hartu dute, baita indarkeria matxista jasaten duten emakumeekin lan egiten duten pertsonek ere. Besteak beste, udaletako gizarte zerbitzuek eta udaltzaingoek, Ertzaintzak, Zumarragako Ospitaleak, Osasun Mentaleko Zentroak, herrietako osasun zentroek eta eskualdeko Berdintasun Arloak parte hartu dute. Indarkeria matxista jasandako emakume batzuk ere izan dira partaideen artean, baita Hezkuntza Ikuskaritzako ordezkariak ere, hezkuntza komunitatea ordezkatuz.

Arreta hobetzea helburu
Hamar hilabeteko lanaren ondoren, prest dago protokoloaren berrikuspena, indarkeria matxista jasaten duten emakumeei orain arte egiten zitzaien arreta hobetzeko helburuarekin. Horretarako, horrelako kasuei arreta egiten dieten erakunde guztien koordinazioan eta emakumeek jasandako indarkeria horren erreparaziorako bideak eskaintzean jarri dute indarra protokolo berrituan.

Berrikuspenean, hasteko, indarkeria matxistaren definizioa zehaztu dute, eta horren barruan emakumeek jasaten duten indarkeria matxista oro sartu dute. Marko legala ere jaso dute, eta arreta egingo duten zerbitzuak zehaztu dituzte, egin daitezkeen interbentzio motekin batera. Protokoloaren koordinazio mahaiaren osaketa eta funtzioak ere jaso dituzte dokumentu berrian, eta eraso baten aurrean eman beharreko erantzun publikorako jarraibideak ere markatu dituzte.

Protokolo berritua herritar guztien eskura egongo da laster Urola Garaiko Mankomunitateko Berdintasun Arloan.

Esti Ripa bedintasun teknikaria eta Sortzen Aholkularitzako Maialen Intxaurtza, protokolo berrituaren aurkezpenean

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut