Jexuxmari Alberdi: «Euskara ulertzen duenarekin euskaraz egingo dut»
Jexuxmari Alberdi Urretxuko Udaleko Euskara teknikaria izan da. Aurtengo udan hartu du erretiroa. Euskaraldiaren edizio guztietan parte hartu du, ahobizi rolean.
«Lehen Euskaraldiak ilusio handia piztu zuen. Jende askok eman zuen izena, baina ez dakit behar bezala ulertu zen. Batzuk euskararen aldeko kanpaina bezala hartu zuten, baina erabilera sustatzeko ariketa erraldoi bat da. Parte hartzeko, hitz egin edo ulertu egin behar da. Ni ahobizi izango naiz eta ulertzen duenarekin euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dut. Parean dudana ezagutzen ez badut, lehen hitza euskaraz egingo diot».
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.