Kontxi Rodriguez: «Galiziatik lanera etorri zen familia batean hazi naiz»
Etxean eta kalean giro erdalduna izan arren, euskara ikasi zuen eta ondo moldatzen da gainera. «Gramatika askorik ez dakit, eskolan ikasi nuena, eta hitz egiten berriz, kalean eta nire seme-alabekin ikasi dudana». Itsasondoko eskolan ere lan egin zuen jangelan, «hor ere asko ikasi nuen». Gaur egun bere lehen hitza «euskaraz» da beti.
Euskaraldian belarrisprest izango da Rodriguez: «Egoera kaskar samarra den arren, espero dut merezi duen oihartzuna izatea, jendea animatzea eta euskararen erabilera hedatzea. Horrelako ekimenak babestu egin behar dira, eta esfortzua egin behar da aurrera atera daitezen».
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.