Mandioko larunbateko bazkarirako izen-ematea bihar bukatuko da
Euskararen Egunerako, larunbaterako, Maialen Akizuren hitzaldia eta herri bazkaria antolatu du Zerainlab-ek. Mandion eman behar da izena.
Zerainlab elkarteak hitzaldia eta herri bazkaria antolatu du larunbatean izango den Euskararen Egunerako. Udazken kulturaleko azken jarduera izango da. Bazkarian parte hartzeko izena eman behar da aurrez Mandio tabernan, eta bihar izango da azken eguna.
Bazkariaren aurretik, 12:00etan, Erribera beste herri bat da. Geuretik sortuak proiektuaren esperientzia hizpide hitzaldia egingo du Maialen Akizuk, Zeraingo elizan. Ondoren, Mandio tabernan egingo da herri bazkaria, Mikel eta Andoni herriko trikitilariek alaituta eta Eneko Araiztegi bertsolariak lagunduta. Helduek entsalada eta oilasko errea bazkalduko dute, 21 euroan, eta haurrek kroketak eta xolomoa, 13 euroan.