Musika saioek borobilduko dute Euskaraldia Lazkaon
LAZKAO // Azken txanpan musika emanaldiek borobilduko dute Euskaraldia. Asteazkenean, azaroak 30, Lazkaoko Txiki Musika Eskolak eta Oin Arin dantza taldeak erromeria egingo dute, plazan, 17:00etan hasita. Ostiralean, berriz, San Benito ikastolak kantu-jira berezia egingo du, azken ostiraletan bezala. Euskararen Eguna ospatuko dute. Aurretik, Nerea Arriolaren umorezko bakarrizketa-ikuskizuna izango da. Gaur 19:00etan, antzokian.













