Lurraren Zaindariak photocall-ean parte hartu zutenentzat otarrak
Goierri garaiko Agenda 2030ek lau otar zozkatu ditu Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen barne. Irabazleak Ainhoa Agirre Hurtado (Urretxu), Iurdana Etxeberria Solatxi (Zumarraga), Mattin Ugarteburu Bilbao (Ezkio-Itsaso) eta Alicia Fernandez Lopez (Legazpi) dira. Sari banaketa gaur arratsaldean egin da, Eitzako Josune janari-dendan. Bertatik Bertara ekimeneko otar bana jaso dute.
Zozketa kaleko sentsibilizazio kanpainan parte hartu dutenen artean egin da. Lurraren Zaindariak photocall-ean, telebista saio batean egongo balira bezala, beraien praktika onak partekatu zituzten. Berrerabiltzen dutela, konposta egiten dutela, bertako produktuak erosten dituztela… esan zuten, besteak beste. Banakako ekintza txikiak oso garrantzitsuak direla erakustea zen kontua.