Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak salgai daude
Aldaieta jubilatuen tabernan edo Wegow webgunean eskuratu daitezke, 10 euroan. Egunean bertan, leihatilan, 13 euroan egongo dira salgai. Abenduaren 11n izango da kontzertua.
Ruper Ordorikak eta bere bandak kontzertua egingo dute Legorretako Herri Antzokian, abenduaren 11n, 19:00etan, Satto Kultur Elkarteak antolatuta. Arkaitz Miner, Lutxo Neira, Hasiera Oleaga, Eduardo Lazaga eta Nando De La Casa izango ditu lagun Ordorikak. Sarrerak salgai daude dagoeneko. Aldaieta jubilatuen tabernan edo www.wegow.com webgunean eskuratu daitezke, 10 euroan. Egunean bertan leihatilan ere jarriko dituzte salgai, 13 euroan. Amour Eta Toujours diskoa aurkeztuko dute.