'Txotxongilo bertsolariak' ikuskizuna izango da ostiralean, plazan
Euskararen egunaren harira antolatu du emanaldia Herri Bizitza Batzordeak. 17:30ean izango da. Euria egiten badu, frontoian egingo dute.
Euskararen Eguna izango da larunbatean, abenduaren 3an. Horren harira, Zeraingo Herri Bizitza Batzordeak Txotxongilo bertsolariak kale-antzezlan ikuskizuna antolatu du aurreko egunerako, ostiralerako. Adin guztiei zuzendutako emanaldia da. 17:30ean hasiko da, Zeraingo plazan. Eguraldi txarra egiten badu, frontoian egingo dute. Antton Bastero txotxongilolaria eta Felipe Zelaieta bertsolaria dira aktoreak. Euskal Herriko tradizioen goraipamena egingo dute, umoretik.