Aramako Udala: «Euskarak gure beharra eta inplikazioa behar du urteko egun guztietan»
Euskararen aldeko urrats bat gehiago egiteko Euskaraldiarekin bat egin du aurten ere, eta arigunea izango da. 2020. urteko bigarren edizioan arigune izateko hautua egin zuten, «aramarrok ariketa hau modu kolektiboan egiteko aukera ematen digulako».
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean egonik, euskaraz bizi den herri bat da. Euskara da lehen hizkuntza eta herritarren gehiengoa euskaraz bizi da, nahiz eta hemen ere erabileran «beherakada» nabaritu dela azaldu duten Aramako Udaleko iturriek.
Udaletxean ere euskara da lehen hizkuntza, eta herritarrekin komunikazio guztia euskaraz da, nahiz eta euskaraz ulertzen ez duten etxeetara informazioa elebitan bidaltzen duten.
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.