Ezkio-Itsasoko Udalak peoi bat hartuko du sei hilerako, herriko langabetuen artetik
Lanaldi osoan ariko da, urte erdian, herriko toki publikoak biziberritzeko lanetan. Lanbideren bitartez egingo dute aukeraketa.
Ezkio-Itsasoko Udalak lan eskaintza baten deialdia egin du. Peoi lanposturako sei hilabeteko iraupeneko lana eskaini du, lanaldi osoan. Herriko espazio publikoak biziberritzeko lanen fase berria gauzatuko du. Langabezian dauden herritarren artean lana eskaintzeko programa ere bada, enplegua sustatzeko 2022ko laguntzekin egin ahal izan baitu deialdia.
Langilea Lanbideren bitartez aukeratuko dute. Hala, langabezian egon behar da aukera izateko Euskalduna izan, B-1 motako gidabaimena eduki, eta peoitzan esperientzia izan behar du. Ezkio-Itsason erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna; horko inorekin asetzen ez bada, Zumarraga, Urretxu eta Legazpira zabalduko da deialdia.
Izena Lanbideren Zumarragako bulegoan eman behar dute interesatuek.