Gaur da azken eguna herri bazkarian izena emateko, Mandion
ZERAIN // Zerainlabek herri bazkaria antolatu du larunbaterako, Euskararen Egunerako. Bazkarirako izena eman behar da Mandion, eta gaur da azken eguna. Mandion bertan izango da bazkaria, Mikel eta Andoni herriko trikitilariek alaituta eta Eneko Araiztegi bertsolariak lagunduta. Aurretik, 12:00etan, Erribera beste herri bat da. Geuretik sortuak proiektuaren esperientzia hizpide hitzaldia egingo du Maialen Akizuk, elizan.













