Joxepa Madariaga: "Berrogei urte eta oraindik horrela?"
Zenbat lan, zenbat lorpen, zenbat aurrerapauso, 40 urtetan! Komunikabideetan, hezkuntzan, lan-munduan, osasungintzan, kulturan, kirolean…; euskarak toki berriak hartu ditu, askok pentsatu ere egingo ez lituzketen lekuetara iritsi da, edozein zientzia alorretara.
Baina eguneroko bizitzatik, sukaldetik, kuadrillatik, ingurune hurbiletik alde egiten utzi diogu, geuk utzi ere joaten euskarari. Eta, orain, zenbat zulo beltz dauzkagu?
Hortik abiatuta, etorkizunari begira erantzungo diot egindako galderari: ez gaude ondo, ez goaz bide onetik, zerbait gaizki egiten ari gara. Bestela, beste toki batean geundeke. Zenbat urte, zenbat legealdi, zenbat lan, zenbat ekintza, jai, festa, manifestazio, borroka, agerraldi, ikasketa, ikerketa… eta oraindik gaztelera nagusi kalean, etxean, elkartean, eskolan eta ikastolan, udaletxean; zenbat erantzun txar jasotzen ditugun euskaraz artatuak izan nahi dugula esateagatik.
Artikulu osoa GoiBerri.eus webgunean.