Olaberrian bi egunetan ekitaldi sorta Euskaraldiaren bukaera eta Euskararen Eguna ospatzeko
Ostiralerako ipuin kontaketak, jolasak eta talo jatea antolatu dituzte. Larunbatean, elkarretaratzea, hamaiketakoa eta txalaparta ikastaroa.

Euskaraldiaren bukaerako eguna eta biharamuneko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitaraua antolatu dute Olaberrian. Ostiralean, abenduak 2, herri eskolan hasiko da giroa, 09:15ean. Ipuin kontaketak egingo dituzte, eta ondoren euskarazko leloak zabalduko dituzte herrigunean barrena. 14:15ean, bingo musikala eta amaierako dantza izango dute.
Arratsaldean, herritar gehiagorengana zabalduko dira jarduerak. Aurrena, 16:30ean, oka jolasean ibiliko dira, haurrak eta gurasoak, Jolastxokoak antolatuta. Iluntzean, 19:00etatik 21:00etara, taloak egiten ikasteko tailerra jarriko dute, Arkupe elkartean. Txartelak erosi behar dira (haurrak 2 eurokoa, helduak 5 eurokoa).
Euskararen Egunean, berriz, abenduaren 3an, larunbata, 13:30ean Olaberriko plazan elkarretaratzea egingo dute. Ondoren, mokadutxo bat jan ahalko da, Arkupe elkartean. 18:00etan, azkenik, txalaparta ikastaroa antolatu dute, udaletxe azpian.

Euskaraldiaren aurkezpen bideoa grabatzen Olaberrian, duela bi urte./Andrea Aranburu