Elordi Garcia Insaustik bere liburua aurkeztu die legazpiarrei
Liburuaren salmentarekin ateratako dirua leuzemiaren ikerketara bideratzen du, Josep Carreras fundazioaren bitartez.
Elordi Garcia Insaustik Imparable hasta la medula liburua aurkeztu zuen atzo Legazpiko Kultur Etxean, publikoaren aurrean leuzemiarekin eta hezur-muin transplantearekin izandako esperientziak konpartituz. Bertaratutakoek liburuak erosteko aukera izan zuten, eta egileak sinatuta entregatu zizkien.
Imparable hasta la medula liburuak elkartasun helburua du, eta salmentarekin ateratako dirua leuzemiaren ikerkuntzara bideratzen ditu Garcia Insaustik Josep Carreras fundazioaren bidez. Internet bidez eros daiteke, baita edozein liburu dendatan ere, enkargatuz gero. Durangoko Azokan ere egongo da salgai.