Mikel Mujika podiumeko gailurrera igo da Angolan
Stagiaire gisa dago, Angolako Bai Sicasal Petro Cycling Team taldean.
Mikel Mujika txirrindulari legazpiarrak Angolako GP Centenario-Pepino Memoriala birako bigarren etapa irabazi du, profesional mailako bere lehen garaipena eskuratuz. Etxera itzuli berritan, garaipenarekin “oso gustura” dagoela adierazi du, “abentura bat bizitzera joan ginen, han bizi nola ziren eta lekuak ikustera eta karrera korritzera, eta ez nuen espero irabaztea”.
Portugalen, Espainian eta Frantzian hainbat probatan parte hartu izan duen Angolako Bai Sicasal Petro Cycling Team taldean stagiaire gisa parte hartu du Mujikak Afrikako proba honetan, azken denboraldia afizionatuen mailan ibili eta gero, Telco,m On Clima Oses talde nafarrarekin.
Denboraldi berriari jarrita dago orain 24 urteko legazpiarra, “gauza batzuk argitu behar ditut, ea zein den komenigarriena”.