'Altzo'-k ireki du bidea
1:07:10 denboran egin du aizkoran, bizikletan eta korrika. Abuztuan bete zituen Altzok 68 urte, eta kirol erronka hirukoitz horrekin, etorkizunerako marka jarri nahi izan du.
Eguraldi desegokiagatik bi aste atzeratu ondoren, gaur bai, Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarrak (68 urte) gaur egin du Hiru-Ekin kirol erronka. Zaldibiako plazan 12:00ak pasa zirenean hasi da aizkoran, Joxe Aierbe eta Iñaki Azurmendi aizkolariak ondo zituela, epaileak prest zituela eta inguruan herritarren babesa zuela. Almitza elkartearen instagram kontuan zuzenean eman dute kirol erronka.
Lehenengo lana, 80 ontzako bi egur ebakitzea izan da. Ondoren, betiko BH Top Line bizikleta hartu eta Olakosaroira igo da (3,55 kilometro eta desnibelez 273 metro), eta handik, Ausa Gaztelu mendiaren 1,4 kilometro luze eta 450 metroko desnibel positiboa) gailurreraino korrika.
Ordu eta laurden inguruan osatzeko asmoa zuen lana eta gutxiago behar izan du: 1:07:10. Lehenengo enborra 10:55ean denboran ebaki du eta bigarrena 10:41ean. Bizikletako lana 19:17 minutuan osatu du (1:13 minutuko transizioa eginda). Korrika berriz, 25:03an egin du.
Hiru epailek neurtu dute Altzoren jarduna, etorki etorkizunean beste inork proba errepikatu eta marka puskatzen ahalegindu nahi balu. Izan ere, horixe da zaldibiarraren helburua marka jartzea.