Aitortza Ormaiztegiko lau odol-emaileri
Joan den larunbatean elkartu dira Beasaingo Salbatoreh! hotelean, eta afari baten bueltan jaso dituzte diplomak.
Ormaiztegiko lau odol-emaileri aitortza egin die herriko odol-emaileen taldeak. Jose Antonio Gorostidik, Mari Jose Sukiak eta Itziar Arozenak diploma eta intsignia jaso dute 25 aldiz odola emateagatik, eta Kontxi Zalduari oroigarri bat eman diete 80 aldiz odola eman duelako. Beasaingo Salbatoreh! hotelean egin zuten aitortza ekitaldia larunbatean, afari baten bueltan.