Ameli&Xirrikituen jostunek ipuin kontalariak, abenduaren 27an Zegaman

Abenduaren 27an Ameli&Xirrikituen jostunek kontalariek ipuin kontaketa saioak egingo dituzte Zegaman. Ludotekan (pilotalekuan) izango dira. Bi saio egongo dira: 16:30ean Haur Hezkuntzako ikasleentzat eta 17:15ean Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Saioez gozatu nahi dutenek, izena eman behar dute: abenduaren 12tik 21era liburutegian edo liburutegia@zegama.eus helbidera idatzita.