Erakusleiho berria izango du Bareak elkarteak Gertu App plataforman
Saltzaileek aplikazio mugikorrean argitaratu ahal izango dituzte beren eskaintzak, doan, eta bezeroek, klik batean esku-eskura izango dituzte.
Merkataritza elektronikoa nagusi den egungo mundu digitalizatuan, tokiko establezimendu txikiek lan eta ahalegin bikoitza egin behar dute bezero berriak erakartzeko eta egungoak mantentzeko.
Kontsumo testuinguru berrian garatu ahal izateko eta tokiko produktua nahiago duten kontsumitzaileengandik hurbil dauden negozioen kokapena errazteko, Beasaingo Bareak merkatarien elkarteak hitzarmen bat sinatu du Gertu App enpresarekin. Saltzaileek aplikazio mugikorrean argitaratu ahal izango dituzte beren eskaintzak, doan.
Estatuko hogeita hamar herritan baino gehiagotan hedatuta dagoen plataforma honen ezaugarri nagusienetako bat da, hain zuzen ere, tokiko merkataritzarentzat dela soilik.
Lehenak Gipuzkoan
Horrela, Bareak elkartea da, Gertu App-aren aldeko apustua egiten eta ezartzen lehena Gipuzkoan. Plataforma hori, erosleentzat erabiltze erraza da, klik batean udalerrian dagoen merkataritza eskaintza zabalean nabigatzea eta produktuak preziorik onenean erostea ahalbidetzen du.
Aplikazioak aukera ematen dio bezeroari tokiko merkataritzan erosiz aurrezteko, sustapen, eskaintza eta deskontu esklusiboen bidez. Saltzaileek, aldiz, jauzi digitala errazten dien tresna bat dute, guztia espazio bakar batean bateratuz.