Goierriko Itaiak sinadurak bilduko ditu babes pisuaren alde
Beasaingo Udalak haien eskaerei "entzungor egiten" jarraitzen diela adierazi du Itaiak. Beasainen, Ordizian eta Lazkaon jarriko dituzte sinadura mahaiak.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/11/goierrikoitaia.jpg)
Azaroaren hasieran egindako agerraldi batean Beasaingo Udalari egin zion eskaera bere horretan dagoela iritzita, Goierriko Itaiak indarkeria matxista jasaten duen emakumeentzako babes-pisuen aldeko sinadura bilketa kanpaina bat egingo du abenduan zehar Beasainen, Ordizian eta Lazkaon.
Beasain. Udaletxe azpian
- Abenduak 8, 16 eta 23: 18:30-20:30
Ordizia. Udaletxe azpian
- Abenduak 9: 18:30-20:30
- Abenduak 28: 11:30-13:00
Lazkao. Udaletxe azpian
- Abenduak 23. 18:30-20:30