Txindokiko Kilometro Bertikala, maiatzaren 7an
Euskal Herriko Kilometro Bertikaleko Txapelketa ere izango da.
Txindokiko Kilometro Bertikala 2023ko maiatzaren 7an jokatuko da. Hala iragarri dute antolatzaileek sare sozialen bidez. Horrez gain, Euskal Herriko Kilometro Bertikaleko Txapelketa egun berean izango dela aurreratu dute.
Aurten berreskuratu dute proba, eta Asier Larruzea gueñestarra gizonetan (35:59), eta Oihana Kortazar elgetarra nesketan (44:05) izan ziren irabazleak maiatzean jokatu zen proban.Goierritar onenak Iñigo Uribeetxebarria legazpiarra (8. gizonetan, 40:01) eta Ainhoa Unanue urretxuarra (7. nesketan, 49:53) izan ziren.