Goxarak jarraituko du beste hiru urtez
Eguneko zentroa eta etxez etxeko zerbitzua kudeatzen ditu Beasaingo enpresak.
Abenduaren 1eko osoko bilkuran eguneko zentroa eta etxez etxeko zerbitzua eskaintzeko kontratazioa onartu zen; Goxara S.L.U. enpresari esleitu zaio, datozen hiru urteetarako. EAJk (10) eta PSE-EEk alde (2), eta EH Bilduk abstentzioa (5) bozkatu zuten. 859.081,05 euro bideratu dituzte, Udal Gobernu taldearentzat «funtsezkoa» den zerbitzu horretarako.