Korostiko dantzariek Korrontzik igandean Arriagan eskainiko duen ikuskizunean parte hartuko dute
'Korrontzi benefic' da lanaren izenburua, eta Aita Mari erreskate itsasontzia laguntzeko helburua du.
Legazpiko Korostiko dantzariek Korrontzi musika taldearen igandeko emanaldian parte hartuko dute, Bilboko Arriaga antzokian. Korrontzi benefic da ikuskizunaren izenburua, eta elkartasun helburua du, hain zuzen, Aita Mari erreskate itsasontziaren aldekoa. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak internet bidez eros daitezke: https://www.teatroarriaga.eus/programacion/korrontzi-benefic/?lang=eu
Legazpiko dantzariek duela gutxi parte hartu zuten Korrontziren beste emanaldi batean, eta Legazpin bertan izan ziren elkarrekin, Koplariak ikuskizunean.
Korosti dantza taldea, bestalde, Gabonetan urtero eskaini ohi duen ikuskizuna prestatzen ari da. Abenduaren 29an izango da, 18:30ean, Urbeltz pilotalekuan.