Sendabelar bila irtengo dira ataundarrak etzi
Joxemiel Barandiaran Herri Eskolako ikasleek, gurasoek eta nahi duten herritar guztiek txangoa egingo dute etzi, osteguna. Sendabelarrak ezagutzeko irteeratxoa izango da, herri ingurura. Guraso elkarteak antolatu du ekimena, ataundar ororentzat. 17:00e...
Joxemiel Barandiaran Herri Eskolako ikasleek, gurasoek eta nahi duten herritar guztiek txangoa egingo dute etzi, osteguna. Sendabelarrak ezagutzeko irteeratxoa izango da, herri ingurura. Guraso elkarteak antolatu du ekimena, ataundar ororentzat. 17:00etan eskolatik abiatu dira. Ondoren, katarroak sendatzeko edabea prestatuko dute, Aizkoate elkartean.













