Beasaingo Loinatz jaien aurreneko asteburuak utzi duenaren bilduma, iruditan eta egunez egun. Ostirala Larunbata Igandea Beasain 3-3 Levante B Astelehena Prozesioa, bertan behera Kuadrillak Asteartea...
Jon Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrak Italiako Giroko gaurko etapa irabazi du, hamaseigarrena, Limone sul Garda eta Falzes artean. Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulari gazteak erasoa jo du helmugatik lau kilometrora, eta Falzesko helmuga bakarrik zeharkatu du. Bigarrenari (Alessandro de Marchi) hamasei segunduko aldea atera dio Ormaiztegiko txirrindulariak. Joaquim Rodriguez da sailkapen burua. Ikusi La Gazzeta dello sport egunkariak bere webgunean jarri duen bideoa.
Ekainaren 3an ikasturte bukaerako festa egingo dute Urdaneta ikastetxekoek, eta horren harira flashmob erraldoi bat egiteko asmoa dute. David Guetta & Sia taldearen Titanium abestiarekin mila lagunetik gora elkartzea da Urdanetarrak guraso elkartearen helburua. Hori dela eta, ikastetxeko guraso eta ikasleei, herritarrei eta animatzen diren guztiei egin diete ekainaren 3an, 13:45ean, Ordiziako Plaza Nagusira azaltzeko deia.
Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan Urretxuk aurrera egin du esku huskako sailean, final hamaseirenen aurre-kanporaketan Alegia denera 4 eta 2 gaindituta. Palan, gazi-geza izan da Goierrikoentzat zortzirenetako galbahea; Lazkao debutariak eroso g...
Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean master tesia aurkeztu zuen 2010ean, eta orain lan hori publikatu egin du ingelesez, euskarazko laburpenarekin
Ordiziako Txindoki atletismo taldeak Kuadrilla arteko II. atletismo txapelketa antolatu du ekainaren 2rako. Izena emateko ez dago ezer ordaindu beharrik, bakar-bakarrik mezu bat bidali behar da ekainaren 1erako elkartearen helbide elektronikora, taldea...
Zumarragako futbol elkarteko zuzendaritza berritzeko egin dituzte hauteskundeak, baina inor ez da aurkeztu
Ordiziako Goierriko Baratza dendak eta Irriki kultur elkarteak sendabelarrak ezagutzeko eta xaboi naturalak egiteko ikastaroa antolatu dute ekainaren 1, 2 eta 3rako. Goierriko Baratza dendan edo 943 08 74 98 zenbakira deituta eman behar da izena. Matrikulak 45 euro balio du eta plaza kopuru mugatua dago. Maialen Sarasola ordiziarrak emango du ikastaroa. Parte hartzaileek xaboiak eta beste zenbait erremedio eramango dituzte etxera. Ikastaroaren programa Ekainaren 1ean (19:00-21:00), landaren destilazioa alanbikean nola egiten den erakutsiko dute. Hurrengo egunean (09:00-13:00), sendabelar bakoitza zertarako den, eta nola eta noiz jaso behar den irakatsiko dute, eta azken saioan, ekainaren 3an, sendabelarrak biltzeko irteera bat egingo dute 09:00etatik 14:00etara.
Astelehenean, kuadrillen egunarekin batera, jokatu zuten areto futbol txapelketako finala, Zanbo eta Astrazurri taldeen artean. Lehia estua eta emozioz betea izan zen; bina bukatu zuten partida, eta luzapenaren ondoren, penaltietan erabaki zen leh...
Asteburuan euripean egin behar izan duten beste ekitaldietako bat, Aitz-Zorrotz elkarteak antolatutako umeen arrantza txapelketa izan da. Hogei umek parte hartu zuten, eta Jon Insausti (alebinetan) eta Tania Sevilla (infantiletan) izan dira irabazleak....
Nazioen Munduak Lazkaon ekainaren 9an egingo duen Gure esku dago jaialdirako flashmoba edo dantza-koreografia prestatzen hasi dira. Larunbatean plazako pilotalekuan ehundik gora lagun elkartu ziren, Eskuetan abestiaren musikara dantza-pausoak ikasteko. Izaskun Forcada dantzaria eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx aritu ziren erakusle. Parte hartzeko izena eman zuten, gero. Bestetik, Nazioen Munduak boluntarioak eskatu ditu, antolakuntzan laguntzeko. Ekainaren 9an tabernan zerbitzatzen, aparkalekuetan zaintzan, kontzertuko segurtasunean, eta bestelako zereginetan lan egiteko prest daudenek izen-abizenak eta telefono zenbakia bidal ditzakete, nazioenmundua@nazioenmundua.net helbidera. Asto-kaka lehiaketarako zozketa-txartelak saltzeko ere lagunak behar dituzte.
Nazioen Mundua Goierriko ekimenak autodeterminazio eskubidearen alde Lazkaon ospatuko du aurtengo jaialdia, ekainaren 9an. Baina bada Goierri osora zabaltzeko moduko jarduera bat: flashmoba edo dantza-koreografia, Eskuetan abestiaren musikara egingo de...
Informazio jario handiarekin dabil azken egunetan Ordizia Rugby Elkartea. Kesomi Lolotongak, Tom Parkerrek eta Paul Healy kirol zuzendariak ez dutela jarraituko gauza jakina da honezkero, eta gaurko kontua da Toby Freeman Inglaterrara itzuliko dela. Inglaterrako National One mailan ari den Rhoterham Titans taldeak eskaintza bat egin dio, eta hara itzultzeko erabakia hartu du jokalari inglesak. AVIVA Premiership Inglaterrako maila gorenaren ondorengo maila da National One, eta Rhoterham Titans liga horretako oilarretako bat da. Maila bikaineko errugbilariek jokatu izan dute Freemanen hurrengo taldean, honakoek besteak beste: Oriol Ripoll, Ramiro Pez italiarra, Erik Lund, Sean Lamont eskoziarra, David Strettle inglesa… Ordizia Rugby Elkarteak jakinarazi du Freemanen eta beste jokalarien bajak betetzeko lanean ari dela, eta egun gutxi barru iragarriko dituela zein diren fitxaketa berriak. Etorriko diren jokalarien lana zelaian nabarmentzea izango da, eta harrobiko jokalariei babesa eman eta osagarriak izatea.
Zegama-Aizkorri mendi maratia igandean ospatu zen. Hotza eta elurra egin zituen, azken hau Aizkorriko tontorrean, baina horrek ez zuen ibilbidean jendetza batu zedin ekidin. Tontorra ere jendez gainezka ikus daiteke irudi hauetan. Ikusi Zegama-Aizkor...
Emakumezko bat zauritu da Ormaiztegin, gaur goizeko 9:00ak baino lehentxeago izan duen auto istripua dela eta. Bidetik irten da gidatzen ari zen autoa eta 30 metroko lubeta batetik behera erori da eta enpresa baten aparkalekura iritsi da. Istripua GI-6...
Lazkaoko Maizpide euskaltegiak bertsolarien saioa antolatu du gaurko, aste honetarako kultura eskaintzaren arloan. Bi goierritar ariko dira kantuan: Ekaitz Goikoetxea beasaindarra eta Iban Urdangarin ataundarra. Bertso saioa 21:00etan hasiko da, euska...
Ordiziako Santa Ana jaietako haurren aurreskuan azken urteetan sortutako arazoei –plazan leku eza, dantzari gehiegi, erakusle gutxi, uztailean entsegu gehiegi– irtenbide bat emate aldera, aurreskurako izena eman behar dela eta entseguak ekainean egingo direla jakinarazi dute antolatzaileek. Bihar eta etzi artean eman behar da izena Barrenan (10:00-12:30 eta 17:00-19:00), eta neska-mutikoak bikoteka apuntatzea derrigorrezkoa da. Neskaren batek ez badu bikote mutilik aurkitzen, bi neskak eman ahal izango dute izena, baina bietako batek mutilen dantzak egin beharko ditu mutilez jantzita. Apuntatzeko garaian bikoteak berak horrela adierazi beharko du. Entseguak ekainean hasi Entseguak ekainean hasiko dira, eta Jakintza Ikastolaren Villa Eugenia eraikinean izango dira. Mutilen entseguak egun hauetan izango dira: ekainaren 1, 8, 15, 22 eta 29an, 18:00etatik 19:00etara edo 19:00etatik 20:00etara. Neskenak, berriz, honako egunetan izango dira: ekainaren 6, 13, 20 eta 27an, 17:00etatik 18:00etara, edo 18:00etatik 19:00etara. Entsegu orokorrak umeen asteburu aurreko egunetan izango dira, uztailaren 16an, 17an, 18an eta 19an.