Antzerkia eta bertso jarriekin afaria dituzte Itsason
Lehenik, 'Lehendakari gaia' antzerkia, eta ondoren, bertso afaria Unai eta Eñaut Agirre anaiekin.
Euskaraldiari bukaera emateko, Itsasoko batzordeak bi ekitaldi antolatu ditu, gaurko. Lehenik, Lehendakari gaia antzerkia da. Alegiako frontoian, 18:30ean egingo dute Iker Galartzak eta Zuhaitz Gurrutxagak. Ondoren, 21:00etan Itsasoko Ostatuan, afaria eta Unai Agirre eta Eñaut Agirre bertsolariekin Auskalo zeinek jarriak bertso jarrien kantaldia egingo dute.