Goierriko mugarriez hitz egingo du Alonsok Lazkaon
'Goierri, mugarriz mugarri' liburuaz eta lanaz hitzaldi-aurkezpena antolatu du Lemniskata Goierriko zientzia sareak.
Goierri, mugarriz mugarri liburuaz eta lanaz hitzaldi-aurkezpena antolatu du Lemniskata Goierriko zientzia sareak, Lazkaon. Bihar 19:00etan, kultur etxeko aretoan izango da. Joseba Alonso egileak emango ditu azalpenak, Oihana Sarasola lazkaotar kazetariak elkarrizketatuta. Izenburu bereko erakusketa abenduaren 26tik urtarrilaren 6ra jarriko dute Lazkaon, kultur etxean. 25 paneletan bildu dituzte bailarako herri eta partzuergoetako mugarrien eta hainbat jakingarriren informazioak.