Neomak taldeak Idiazabalen egingo duen kontzerturako sarrerak salgai
Abenduaren 30ean izango da ikuskizuna, elizan, Eguberrietarako antolatutako programazio zabalaren barruan.
Neomak taldeak abenduaren 30ean Idiazabalgo elizan egingo duen kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko. Liburutegian eta Kutxabank Sarrerak webgunean eros daitezke, hamar euroan. Eguberriei begira Idiazabalgo Udalak herriko eragileekin batera antolatu duen programazioaren barruko emanaldia izango da. Ohiko den moduan, Goierriko bertsolariekin egindako saioa ere izango da aurten Idiazabalen, abenduaren 23an.
EGUBERRIETAKO PROGRAMA IDIAZABALEN
- Abenduak 15: Gabonetako argiak piztea.
- Abenduak 16: Din-Dirin-Di Mari Domingi antzerki musikatua Zelaa kiroldegian, 17:00etan.
- Abenduak 17: Leitza-Guratz-Peru Harri mendi ibilaldia, 07:30ean abiatuta.
- Abenduak 18: Alaken Gabonetako azoka, plazako karpan (11:00-14:00)
- Abenduak 22: Koke Lasaren Aketegiko Mari: alpinismoa eta mitologia uztartzen ikus-entzunezkoa, Guraso Elkarteko aretoan, 19:00etan.
- Abenduak 23: Goierriko bertsolarien jaialdia, Guraso Elkarteko aretoan, 18:30ean. Bertsolariak: German Urteaga, Aratz Igartzabal, Iker Zubeldia, Maddi Aiestaran, Iban Urdangarin eta Eneko Araiztegi.
- Abenduak 24: Gabon eskea goizean zehar; Olentzero eta Mari Domingi plazan, 19:00etan.
- Abenduak 29 eta 30: Haur parkea Igarondo pilotalekuan (11:00-13:00 eta 16:00-19:00)
- Abenduak 30: Neomak taldearen kontzertua, elizan, 22:00etan.
- Urtarrilak 1: Ardo partizioa, txistulariek girotuta, 19:00etan.
- Urtarrilak 5: Gabonetako sorkuntza lanen sari banaketa udaletxean, 12:30ean; Errege Magoen desfilea, 18:00etan.