Aldundiak Elene Lete eta Nahia Garrido saritu ditu
Letek aldundiaren saria jaso du eta Garridok herritarrena
Gipuzkoako Foru Aldundiak Kirol Gala egin du gaur arratsaldean. Elene Lete futbolari zumarragarrak Gipuzkoa Kirola Saria irabazi du. Saria Espainiako futbol selekzioarekin 20 urte azpikoen munduko txapelketa irabazi zuten Realeko jokalariek irabazi dute. Lete munduko txapelketa jokatzekoa zen, baina ezin izan zuen, lesio bat medio. Aldundiak jokalari horiei eta Jokin Altuna pilotariari eman die Gipuzkoa Kirola Saria. Altunak ezin izan du gaur jaso, Urretxun partida jokatzen ari zelako.
Bestalde, Nahia Garrido igerilari urretxuarrak Gipuzkoarren Saria irabazi du. Sari hori herri bozketa bidez eman da. Bera izan da boto gehien jaso dituena.
Argazkian, Garrido eta Lete gainontzeko saritu eta omendu guztiekin ageri dira. Biak beheko ilaran daude: Garrido ezkerretik lehena da eta Lete ezkerretik hirugarrena.