Sukaldaritza tailerra, etzi, Liztormendi elkartean
ZERAIN // ZerainLabek sukaldaritza tailerra antolatu du ostegunerako. Gabonak geroz eta gertuago daudela eta, Gabonetako otordu goxo eta erraz bat prestatzeko tailerra izango da. Zeraingo Ostatuko Aiert Izagirrek gidatuko du saioa. 19:00etan izango da, Liztormendi elkartean. Ez da izenik eman behar. Parte hartu nahi dutenak ostegunean 19:00etan gerturatu beharko dira elkartera, eta eguberrietarako errezeta bat kozinatzen ikasi ahal izango dute.













