CAF enpresak urteko kontratu potoloena lotu du: 600 milioi euro
Hitzarmena Herbehereetako NS operadoradorearekin egin dute. Lau eta sei kotxeko 60 unitate ekoitziko ditu, gutxienez. Gehiago ere izan daitezke
CAFek 600 milioi euroko akordioa itxi duela iragarri du. Urteko kontraturik potoloena da. Tratua Herbehereetako trenbide-sareko aldiriko eta hiriarteko zerbitzuak kudeatzen dituen NS (Nederlandse Spoorwegen) operadorearekin egin dute.
Kontratuak lau kotxeko 30 unitateren eta sei kotxeko 30 unitatearen hornidura jasotzen du. Trenak bi pisukoak izango dira. Halere, irisgarriak izango direla.
Puntu puntuan mantentzeko euskarri teknikoa ere bere gain hartu du CAFek. Lan horiek NSk egingo ditu. Sinatu berri den kontratuaren bolumena 600 milioi euro baino gehiagokoa da, eta akordioak unitate gehiago kontratatzeko aukera osagarriak ere jasotzen ditu. Horrek aipatutako zenbatekoa igoko lukete.
Europako trenen sektoreko enpresa liderretako bat NS Herbehereetako operadorea. «Proiektu honek agerian utzi du beste behin Europako merkatuko aldiriko, Intercity eta eskualdeko zerbitzuetarako CAFek garatutako Civity plataforma arrakastatsua dela; izan ere, dagoeneko hainbat proiektu gauzatu ditu herrialde hauetan besteak beste: Herbereak, Erresuma Batua, Suedia eta Italia», nabarmendu du CAFek.
Proiektu berria abenduaren 1ean enpresak 2026ko Plan Estrategikoa aurkeztu zuenean iragarritako estrategia komertzialarekin lerrokatuta dago. Aurkezpen hartan, CAFek bere lehentasunen artean Europako merkatuaren alde egindako apustua azpimarratu zuen hainbat arrazoi dela eta: negozio-bolumen handia eta jarduera errepikakorra, eta bere soluzioen eskaintzarekin bat etortzea eta posizionamendu sendoa.
Aspaldiko harremana
CAFek Herbereetako operadorearekin duen harremana aspaldikoa da. 2014an sinatu zuen CAFek NSrekin lehen kontratua, Civity plataformako aldiriko 118 trenen fabrikazioa egiteko. Gerora, 2018aren amaieran, eskaria beste 88 unitatetan handitu zuten eta bezeroaren garrantzia eta bolumena (1.000 milioi euro ingurukoa) zela eta, CAFek Europan sinatutako kontratu adierazgarrienetako bat izan zen.













