Izarbasorako bidea auzolanean garbituko dute
LAZKAO // Auzolanerako deia egin du Lazkaoko Udalak, larunbaterako, herritar guztientzat. San Prudentzio auzotik Izarbasorako bide bazterrak garbituko dituzte. 08:30ean hasiko dira, Izarbasotik behera. Tresneria norberak berea eramateko eskatu du udalak, eta norbaitek traktore bat eramateko ere bai.













