Egoitz Armaoleak irabazi du Santa Lutzi eguneko idi proba
Atzo arratsaldean Urretxu eta Zumarraga idi proba txapelketako finala jokatu zen Zumarragako plazako probalekuan. Egoitz Armaolearen idiak nagusitu ziren. Bigarren postuan Asier Izagirre sailkatu zen eta hirugarrenean Iker Zubillaga.
Ikusle asko elkartu ziren eta herri kirol elkarteko kideek goizeko herri kirol saioa ere oso arrakastatsua izan zela esan dute.
Horra hor Gotzon Aranburuk egindako bideoa.