Korosti dantza taldearen Gabonetako emanaldirako sarreren banaketa
Hilaren 29an egingo dute jaialdia, Urbeltz pilotalekuan, 'Munduari bira' izenburupean. Txartelak Kultur Etxean jaso beharko dira astelehenetik aurrera.
Korosti dantza taldeak abenduaren 29an egingo du aurten Gabonetako ohiko emanaldia, Munduari bira izenburupean. Jaialdia 18:30ean izango da, Urbeltz pilotalekuan.
Bertan, “dantza batzuen benetako jatorria zein den” erakutsiko dute dantzariek, bidaia bat eginez. “Sorpresaz” beterik egongo dela agindu dute, eta bidaian zehar “musika, dantza, arropa eta gonbidatu bereziekin” egingo dutela topo aurreratu dute.
Korostiren ikuskizunerako “bidaia txartelak” edo sarrerak astelehenetik aurrera, hilak 19, egongo dira eskuragarri Kultur Etxean, hilaren 28ra arte (10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara). Egunean bertan ere, abenduaren 29an, jaso ahal izango dira Urbeltzen, 17:00etatik aurrera. Pertsonako lau txartel bakarrik banatuko dituzte.