Orkatz Txiki eta Orkatz taldeek Gabonetako jaialdia egingo dute asteburuan
Larunbatean, 19:00etan, Zegamako Gabonetako jaialdiaren 36. edizioa egingo dute. Orkatz Txiki eta Orkatz abesbatzek parte hartuko dute, Osane Leizaren zuzendaritzapean eta Dorleta Altzelai piano-jolearen laguntzarekin. Gabon kantak abestuko dituzte. Azken bi kantetan abesbatzetako kide ohiek ere parte hartuko dute.
Bi abesbatzek adinekoen egoitzetan ere abestuko dute: Helduek Beasaingo Arangoitin eta gazteek Zegaman eta Seguran.













