Antonie Paterakisek 2x2ko kuboa osatzen hautsitako Europako errekorra, bideoan
Greziarrak 0,95 segundoan osatu zuen kuboa, baina 1,18 segundoko batez besteko denborarekin lortu zuen errekorra.
Asteburuan Legazpin jokatu den Rubiken kuboaren lehen txapelketa irekiak historiarako irudiak utzi zituen igande eguerdiko finaletan, Antonie Paterakis jokalariak 2x2ko modalitatean Europako errekorra hautsi zuelako.
Paterakisek berak Youtubera igotako bideoan ikus daitezke jokalari gazte horren azken saioak, errekorra eman ziotenak. Errekor hori 1,18 segundoko batez besteko denborak eman zion, nahiz eta osaketa azkarrena 0,95 segundoan egin zuen.