Bigarren mailako Oiangutarren bi finalerdi, ostiralean, Beti Alai pilotalekuan
20:00etatik aurrera izango dira partiduak. Aurreko ostegunean, Ibarguren-Letamendia bikoteak irabazi zuen jaitsiera partidua.
Pala motzeko bigarren mailako Oiangutarrek Gipuzkoako txapelketako bi finalerdi jokatuko dituzte ostiralean, 20:00etatik aurrera, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Etxean jokatuko dutenez, finalerako txartelen bat lortzea espero dute.
Aurreko asteburuko partiduak ez ziren nahi bezain borobilak atera. Ostegunean jaitsiera partida jokatu zuten etxeko bi bikotek, eta hortaz, bat ala beste mailako bikote batek postua galduko zuen. Azkenean, emaitza estuaz, Ibarguren-Letamendia izan zen garaile. Bigarren mailakoei dagokienez, Otegi-Etxeberria bikoteak multzoko lehen postua ziurtatu zuen, Altzatarrakekoei irabazi ondoren. Naldaiz-Andonegi bikotea ere, beste multzoan, lehen postuan daude.
Gonzalez-Agirre bikoteak, aldiz, ezin izan zuen lehiakide zuzen zituen Azpeitiarren aurka garaipena eskuratu. 40-30 galdu zuten. Maila txukunean ibili dira txapelketan eta azkenean puntu bakarreko aldeaz kanpoan geratu dira.