Euskal presoen eskubideen alde mobilizatzeko deia egin du Sare herritarrak
Abenduaren 24an 'Hator hator!' kantatuko dute Aitor Furundarena akordeoi jotzaileak lagunduta, eta abenduaren 30ean urteko azken ostiraleko elkarretaratzea. Urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazioko autobuserako izena eman daiteke.
Gabonetara begira mobilizazioak deitu ditu Beasaingo Sarek. Datorren abenduaren 24an, larunbata, Hator hator! kantatuko dute, Aitor Furundarena akordeoi jotzaileak lagunduta. Plaza azpian izango da hitzordua, 19:00etan.
Eta abenduaren 30ean, ostirala, urteko azken elkarretaratzea egingo dute. Joaldunak lagun izango dituzte eta presoen alde topa egingo dute. Mokadutxoa ere izango da. Plaza azpian izango da, 19:30ean.
Bestalde, herri denda zabalik egongo da urtarrilaren 5era arte, igandeetan izan ezik, 17:00etatik 20:00etara.
Bilbora joateko autobusa
Urtarrilaren 7an, Bilbon izango den manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte. Izen ematea, herri dendan.