Osasun publikoaren alde mobilizatzeko deia egin dute sindikatu guztiek
Gabonetan murrizketak izango dira; Goierrin, Ataunen eta Olaberrian izango dute eragina.
Osakidetzako sindikatu guztiek bat eginda – SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk- deialdi bateratua egin dute biharko, abenduak 22, osasun zentro guztietako atarietan biltzeko. Goierrin, lehen arretako anbulatorio guztietan eta Zumarragako ospitalean egingo dituzte protestak, 13:00etan. Aldarrikapenak uda atarian egindako mobilizazioetan gisan joango dira; salatu dute, harrezkero egoera «larriagotu» dela. «Lakuako agintariak osasun sistema desegiten eta lan baldintzak eskasten ari dela salatu dute.
Kontsultak itxita
Osakidetzaren esanetan ordutegiak «egokitu» egin ditu, «zerbitzuaren mantentze zein Euskadiko anbularioetako profesionalen atsedena bermatzeko». Murrizketak 90 zentrori eragingo die, ordutegi eta datadesberdinetan, ostegunean hasita eta «gehienez ere» urtarrilaren 10era arte.
Goierrin ere eragina izango dute murrizketek. Ataunen, San Gregorion eta San Martinen, eta Olaberrian, kontsulta lekuak itxita egongo dira, abenduaren 27an.