Pello Olaberria mutiloarra, Euskaltel taldeko kirol zuzendari
Olaberriak berak eman du berria sare sozialen bidez. Askotariko lanak egingo ditu taldean orain arte, masajista lanak tartean.

Pello Olaberria txirrindulari ohi mutiloarra Euskaltel-Euskadi Team taldeko kirol zuzendaria izango da hurrengo denboraldian. Olaberriak berak eman du berria Instagram kontuaren bidez: “Mila esker aurrerapauso honetarako aukera eman eta kirol zuzendari lanetan aritzeko nigan sinisteagatik. Erronka berri honi aurre egiteko gogotsu”.
Mutiloarrak askotariko lanak egin ditu orain arte Euskaltel-Euskadi Team taldeko egituraren barruan, fisioterapeuta lanak tartean.